Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola irabazi asmorik gabeko Kultur Elkartea da. 1992ko urtarrilean sortu zen bost irakaslek sustaturik eta Eusko Jaurlaritzaren 298/92 Dekretuaren araudiaren babesean, Hondarribiko herrian musika irakasteko zerbitzua eskaini ahal izateko.
Gaur egun hamar bazkide ditu, guztiak eskolako irakasleak.
Hasieran Denda kaleko kuartel zaharrean zegoen, eta 2012tik aurrera orube hartan eraikitako eraikin berrian, Kultur Etxea izenekoan.
Soto bat eta hiru solairu ditu, ganbera musikarako auditorium bat, Hondarribiko Hiria Musika Bandaren entseguak egiteko gela bat, liburutegia eta ikasgai arruntak eta musika diziplinak irakasteko hainbat ikasgela.
Halaber, Balleterako eta Euskal Dantzarako bi ikasgela eta aldagela ditu.
2024-2025 ikasturtean Eskolak administratzaile bat eta 18 irakasle ditu, gutxi gorabehera 350 laguni ematen dizkietenak eskolak 15tik gora espezialitatetan.
1.
Gune hezitzaile bat, non irudimena, sormena, aniztasuna eta errespetua gure egunerokoaren parte izango diren.
2.
Musikarekiko eta/edo dantzarekiko interesa duten pertsona guztiak hartuko dituen eskola, pertsona bakoitzaren interesetara eta beharretara moldatuko
dena.
3.
Eskola gogotsua, euskalduna, parte hartzailea, sortzailea, inklusiboa eta berdintasunean oinarritutako hezkuntzan asmo sendoak dituena.